XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kari - (Loreri lora bat eskiniz). Ia zer urteten dautsun. Mojan ala ezkondu? Puts!

Lore - (Puska). Ezer ez.

Yone - Geiago.

Lore - Ezta.

Kari - Beste bein.

Lore - Puts!

Kari - Ez dakizu zuk.

Lore - Ia zuk. Ezkondu ala monja?

Yone - (Puts gogor egin ondoren). Ikusten? Ez praille ta ez monja.

Lore - Zer izango gara ba? Kari - Ez dakizu, ala? Umiei zurtzillo pandanguak garbitzeko gu.

Lore - Beti daukazu orrelako urteeren bat.

Kari - Zer ba? Patroi bat artzen dozula senartzat? Txarrago. Umeak eta txalopa zaindu bear.

Yone - Baina ogia ziur.

Lore - Bai, umiak atun tatoakaz asita.

Kari - Ikusi zendun atzo?

Lore - Zein?

Yone - Patxi.

Lore - Nungo Patxi?

Kari - Ez dakigulakoan? Errian bolo-bolo ez dabil ba Patxi eta zu...

Lore - Zer?

Yone - Zertzeta! Ama zeuenan kortxeta!

Lore - Gure amari baketan laga.

Yone - Ez dautsagu ikuturik be egin. Zeu ez jarri, beste batzuk lez, putsak artuta. Lagunak ez gara ba?

Lore - Oraiñarte bai.

Kari - Eta zegaitik ez gara gero be izango?

Lore - Ez dakit ba! Nik be entzun dot zerbait.

Yone - Zer?

Lore - Za... zeu be Patxi ren atzetik zabiltzala.

Yone - Ni? Bein ikusi ninduzuelako kalean?

Lore - Ez jakin zegaitik.

Yone - Aitiaren... Orrelakuak asmatea be! Jakin nai ba dozu, ba dakizu zetan etorri zan?

Lore - Edozetan a, lotsabako apurra da-ta.

Yone - Zeugaitik itanduten.